EHZ

Eztabaidarako gunea izango da EHZ jaialdian gai ezberdinak jorratzeko

  • Ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo da Heletan (Nafarroa Beherea) Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia. Ohi bezala, musika kontzertuek osatuko dute jaialdiaren bizkarrezurra, baina eztabaida eta gogoetarako tartea ere izango da. Beste gai batzuren artean, krisi ekonomikoari, euskal preso politikoen egoerari, sexualitateari eta historiari buruzko hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrak egingo dira Heletan.


2012ko ekainaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo da EHZ.

Horiez gain, antzerki eta dantza emanaldiak, erakusketak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira hiru egunez

Kontzertuei dagokienez, Public Enemy, Matxura, We Are Standard, Möi Möi, Lisabö, Sepultura, South Central, The Balladurians eta Su Ta Gar dira aurtengo EHZn joko duten musika taldeetako batzuk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude