argia.eus
INPRIMATU
Krisiari irteera modu “jasangarrian eta justuan” emateko eskatuko dute mugimendu ekologistek
  • Apirilaren 24an ekintza globala deitu dute: etxeetako balkoiak soinu eta itzalez hornitzea, "ingurumena erdigunean jarriko duen" irtenbide bat eskatzeko.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 20a
(arg: Ara.info)

Fridays for Future, Klimaren Aldeko Aliantza eta antzeko mundu mailako taldeek ekintza iragarri dute datorren ostiralerako, klima, pertsonak eta justizia soziala kontuan edukiko dituen irtenbide batekin emateko irteera koronabirusak sorturiko osasun krisiari.

Zehazki, proposatu dute etxeetako balkoietan argi proiekzioak egitea eta soinu eta itzalen bidez salatzea lurra jasaten ari dena: "Gizateria klima larrialdi baten aurrean dago, inoiz ikusi gabekoa, eta erantzukizunez beharrezkoa da lehenik eta behin bizitza babestea", azaldu dute, Ara.info egunkari digitalak dioenez.

Mundu mailako ekintza da honakoa, Global Strike for Climate mugimenduarena (Klimaren aldeko greba globala), eta nahi duena da sareetan hausnarketa eragin eta aurrerantzean egingo diren mobilizazio eta ekintza sendoagoen oinarriak sortzea.