10.000 suizidio baino gehiago eragin ditu krisiak Europar Batasunean eta Ipar Amerikan

  • Suizidioen kopuruak nabermen egin du gora Europar Batasunean, AEBetan eta Kanadan 2008an finantza eta ekonomia krisia hasi zenetik. Oxfordeko Unibertsitateak eta London School of Hygiene & Tropical Medicinek egindako ikerketak erakutsi du ekonomiaren gorabeherek osasun mentalean eragin handia dutela, baina baita eragin horiek murriztu daitezkeela ere.


2014ko ekainaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Krisiak muturreko egoerak eragin dizkie herritar askori. Suizidio-tasaren igoeran antzeman da, besteak beste (argazkia: Kaos En La Red).

2007 eta 2010 urteen artean Europar Batasunean suizidioen kopurua %4,8 igo zen; antzeko igoera izan zen Kanadan ere; eta %6,5eraino iritsi zen Amerikako Estatu Batuetan. Guztira 10.000 suizidio baino gehiago eragin ditu, ikerketaren arabera, azken sei urteetako egoera ekonomikoak.

Beren buruaz beste egin dutenen kopuruaren igoera ez da maila berekoa herrialde guztietan. Ikerketaren emaitzen arabera, langabetu eta deprimituei zuzendutako laguntza programa publikoak eskura dauden herrialdeetan (Suedia, Finlandia, Austria...) suizidioen kopuruak bere horretan mantendu edo jaitsi ere egin dira.

Aaron Reeves ikerketaren buruak adierazi du arazoa behar den bezala tratatuz gero, krisiak osasun mentalean duen eragina murriztu daitekeela, eta horrekin suizidio arriskua gutxitu: “Ikerketa honek erakutsi du kaltetuak izan daitezkeenak babesteko moduak bilatzea ezinbestekoa dela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude