Kote Cabezudoren auzia, epaitegietan bezain geldo Udal Batzordean

  • Kote Cabezudoren auziak Donostiako udaletxeko ateak zeharkatu ditu astelehenean, EH Bildu eta Irabaziren eskutik. Alderdi biek argazkilari donostiarraren biktimen arretari buruz galdetu diote Udal Gobernuari. Kote Cabezudoren Biktimen Sostengurako plataforma eta salatzaileen abokatua ez dira gustura geratu Udal Gobernuak emandako azalpenekin.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko maiatzaren 15a
Kote Cabezudoren Biktimen Sostengurako plataformak deituta elkarretaratzea egin dute Donostiako udaletxe aurrean

EH Bilduk eta Irabazik Eneko Goia Donostiako alkateari zuzendu asmo zizkioten galderak, baina ez da Udaleko Pertsonen Zerbitzu Batzordera agertu, eta EAJko Duñike Arrizabalagak hartu du hitza bere ordez.

Eguerdiko 12:00etan hastekoa zen batzordea, eta une berean elkarretaratze isila egin da udaletxe aurrean Kote Cabezudoren Biktimen Sostengurako plataformak deituta. Han izan da Mario Díez, Kote Cabezudoren hamasei biktimen abokatua – lau emakume gehiagoren defentsa hartu berri du –, biktimen sostengurako plataformako kideekin batera.

Cabezudoren kasuaren arrabotsa handitzen ari da egunez egun. 2013ko urtarrilean salatu zuen emakume batek lehen aldiz argazkilari donostiarra, eta ordutik, hainbat emakumek eraman dute Cabezudo auzitegietara. Egun 21 dira argazkilaria salatu duten emakumeak.

EH Bilduko Naiara Sampedrok ongi-etorria eman die Biktimen Sostengurako plataformako kideei, eta Eneko Goia ez agertzea deitoratu du, uste zuelako “alkateak gai hau lehentasunezko duela”.  Udal Gobernutik biktimei babesa eskainiko ote zaien eta horretarako zer baliabide jarriko duten galdetu du Sampedrok. Bestalde, Udal Gobernuari leporatu dio Kote Cabezudoren “biktimen elkartearekin harremanetan jarri ez izana”.

EAJko Duñike Arrizabalagak erantzun dio asmoa daukatela biktimekin harremanetan jartzeko, eta EH Bilduko zinegotziari gogorarazi dio Kote Cabezudoren aurkako lehenengo salaketaren garaian, 2013an, Sampedro zela Udal Gobernuko berdintasun zinegotzia.

“Udal Gobernua ez da iniziatiba hartzen ari, berandu etorri da kasu honetara. Oso larria iruditzen zaigu salatu duten emakumeekin harremanetan ez jartzea”, salatu du Irabaziko Amaia Martinek. Argazkilariarena ez ezik, beste auzi batzuk mahai-gaineratu ditu Martinek, sexu abusuak egotzita otsailean espetxeratu zuten Donostiako tatuatzailearen auzia kasu.

Alderdi politikoek Batzordean proposatu dute Bozeramaileen Biltzar bat sortzea auziari erantzuteko.

Hitz asko, irtenbide gutxi

“Gehiago izan da elkarri kexuzka ibiltzea, zerbait konstruktiboa baino”, adierazi du Mario Díez auziko hamasei biktimen abokatuak. Lau emakume gehiagoren abokatua da ostiralaz geroztik – hamasei guztira –, eta beste lau aurkeztuko dituela iragarri du. 1988tik 2013ra luzatzen diren abusuen biktimak defendatzen ditu Díezek.

Abokatua gehien kezkatu duena da EAJk alderdi politiko bezala eskatu duela epaiketetara agertzea, eta horrek esku-sartze politikoak eragingo lituzkeelakoan dago: “Alderdi politiko bat epaiketara agertzeak salatzaileen identitatea ezagutzea eta epaiketa prozesuko material guztia ezagutzea eragingo luke, eta tokiz kanpo dagoela uste dut. Hitz egiten ari gara haurren pornografiaren inguruan, sexu abusuen inguruan… horrek ziurtasun eza eragiten die biktimei. Legearen izenean epaiketetara agertzea eskatzen dute, eta gaur alkatea ez da batzordera agertu”.

Esku-sartze politikoen inguruan, Díezek esan du jada jarri dutela salaketa bat Espainiako Fiskaltza Nagusian, susmoa daukatelako prozesua ez dela “beharrezko bermeekin” egin, litekeena delako Kote Cabezudok “babestu duen jendearekin” harremanak izatea. Adibide bezala jarri du Ana Isabel Pérez Asenjo epailearen aurkako salaketa, zeina auzi honen magistratua baitzen. Salaketa tramitera onartu du EAEko Epaitegi Nagusiak, eta behin-behinean auzitik kanpo utzi du. Pérez Asenjori leporatzen zaio emakumeei egindako sexu erasoen irudiak Internetetik kentzeko ezer egin ez izana, besteak beste. “Biktimek nahi dutena da epaiketa hau ahalik eta azkarren amaitzea, eta berme guztiekin. Politikariek geroz eta oztopo gutxiago jarri, biktimentzat hobeto”, adierazi du Díezek.

Abokatuen arabera, orain biktimak Kote Cabezudo salatzera ausartzen dira, “auzipetua behin-behinean espetxean dagoelako”. Kalean egon denean emakumeen salatzeko beldurra nabarmendu du, izan ere, biktimak beldur ziren “argazkilariak beraien kontra erabil zitzakeen materiala eduki dezakelako”.

Txan Magoaren agerraldia

Santi Antero Txan Magoak ezustean hartu du hitza elkarretaratzea egin bitartean, eta esan du “gai hau oso gertutik” bizi duela. “Txikitan arrantza egitera joaten nintzen, eta bi aldiz tipo batek ukituak egin zizkidan”, azaldu du. Erasotzailea Jesus Mari Alkain alkate ohiaren anaia zela esan du.

Kanal hauetan artxibatua: Sexu Erasoak  |  Donostia

Sexu Erasoak kanaletik interesatuko zaizu...
Eraso sexisten aurkako salaketen %80 emakume gazteek jarri dute Nafarroan

Indarkeria matxistak eragindako 5 salaketetatik 4, 30 urtetik beherako emakumeek jarri dituzte. Nafarroan 138 salaketa jarri ziren iaz; 113 emakume gazteek jarri zituzten.


2018-05-16 | ARGIA
Adin txikikoei argazki sexualak eskatzeagatik ikertzen ari dira Donostiako saskibaloi entrenatzaile bat

Joan den astean atxilotu zuten gizona, eta epaimahaiak ikerketa burutu bitartean karguekin aske utzi dute.


Ez dituzte Espainiako Zigor Kodeko sexu-delituak berrikusiko batzordeko emakume eta gizonen kopurua berdina izan arte

Zigor Kodean sexu-delituen balizko erreformari buruz eztabaidatu behar zuen ostiralean aditu talde batek, baina bere egitekoa bertan behera uztea adostu dute, harik eta lantaldean “gizon eta emakumeen arteko oreka” ziurtatu arte.


2018-05-09 | Amaia Lekunberri
12 urteko haur baten kontrako gehiegikeriengatik epaituko dute Sarramagnan apaiza Baionan

2016ko apiriletik akusaziopean dago Jean-François Sarramagnan apaiza, eta maiatzaren 11n epaituko dute.


2018-05-09 | Anboto
Sexu erasoa dela eta salatu duten PSE-EEko zinegotziak dimisioa eman du Berrizen

Bizkaiko PSE-EEk jakitera eman duenez, Francisco del Pino zinegotzi berriztarrari dimisioa aurkezteko eskatu diote, eta honek baiezkoa eman du. Hala ere, oraindik ez da ofiziala pausu hori eman duen.


2018-05-08 | Axier Lopez
30 urtez emakumeak bortxatzen boterearen hegalpean

Titularra idazte hutsak dardarizoa eragiten du. Txiki uzten du azken egunetan Euskal Herrian bizitzen ari garen eraso matxisten kate ankerra: Donibane Garazi, Bidarten eta Gasteizen hildako lau emakumeak, Iruñea eta Tolosako bortxaketak, Bizkaiko PPko kide Carlos Abajoren atxiloketa adingabekoei sexu kutsuko argazkiak egiteagatik, La Manadako auziak, hasieratik amaierara arte, eragin duen sumina edo Donostian hamaika eraso egin duen tatuatzailearen kasua, batzuk aipatzearren. Zerrenda... [+]


Sexu erasoa egin diote emakume bati Tuteran eta gizonezkoa atxilotu dute

Herritar talde batek erasoa ikusi eta biktima laguntzera hurbildu ziren. Erasotzailea ihes egiten ahalegindu bazen ere poliziak hartu zuen. 


Sanferminetan bost gizonek bortxatu zuten emakumearen datuak agerian geratu dira Nafarroako Auzitegiaren akats baten ondorioz

Iruñeko sanferminetan “La Manada”-ko bost gizonek bortxatu zuten emakumearen izen-abizenak eta jaiotze data publiko egin dira hamar egunez Nafarroako Auzitegiaren akats baten ondorioz, La Vanguardiak jaso duenez.


2018-05-07 | Miren Osa Galdona
Elkartasun gutuna bidali diote hiru epailek 2016ko sanferminetan talde bortxaketa jasan zuen emakumeari

Sinesten diotela nabarmenduz, gertutasuna eta babesa adierazi nahi izan diote Bilboko, Bartzelonako eta Vigoko hiru epaile emakumezkok. Zigor Kodea “androzentrista” dela nabarmendu dute eta aldatu behar diren joera sexistak ohikoak direla.


Emakume bat bortxatu du gizonezko batek Iruñeko Donibane auzoan

Bortxaketa bat izan da Donibane auzoan: emakume bati eraso egin dio gizon batek, atzo, igandearekin, 05:00ak aldera. Etxera zihoan emakumea, gizonak eraso egin eta portal baten barruan bortxatu duenean. Gero, alde egin du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude