argia.eus
INPRIMATU
Kote Cabezudoren aurkako elkarretaratzea Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean
  • Mugimendu feministak dei eginda, auziaren biktimei babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute ostiral eguerdian Donostiako Justizia Jauregian.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 04a

Kote Cabezudo Donostiako argazkilari ezaguna da, bereziki modaren munduan jardundakoa, eta harekin modelo aritutako hainbat emakumek eraman dute auzitara.

2013tik, hainbat emakumek auzitegian salatu dute Cabezudo. Mehatxuak, sexu abusuak, haur pornografia produzitzea eta zabaltzea eta bortxaketa egozten dizkiote, besteak beste.