argia.eus
INPRIMATU
Kortxoenea gaztetxean hesiak utzi eta alde egin dute langile eta ertzainek
  • Goizean goiz eraikuntza enpresako jabea bertaratu da langile eta ertzainekin, gaztetxea hesitzeko asmoz. Gazte bat identifikatu ondoren alde egin dute, hesiak bertan utzita. Gaztetxea eraisteko bigarren saiakera izan da.

ARGIA @argia 2015eko irailaren 15
Hainbat hesi utzi dituzte Kortxoenea kanpoaldean langileek (arg: @topatuinfo)

Donostiako Kortxoenea gaztetxea eraisteko bigarren saiakera izan da, lehena irailaren 4an izan zen.

Langile eta poliziak gerturatu direnean hainbat lagun zeuden Kortxoenea gaztetxearen barrualdean, eta kanpoaldean ere gero eta jende gehiago bildu da. Nahiz eta larrialdizko deirik ez egon, gaztetxera gerturatzeko deia egin dute Kortxoeneako kideek, 24 orduko dinamikak bertan jarraitzen baitu.