Korsikako FLNCk bigarren etxebizitzen aurkako 26 atentatu bere gain hartu ditu

  • 26 atentatu egin ditu Korsika Askatzeko Nazio Fronteak maiatzaren 11tik hona, horietatik 22 irlako bigarren etxebizitzen kontra. Corsica aldizkarira bidalitako komunikatu baten bidez, bere gain hartu ditu talde armatuak atentatu horiek eta argitu du ez daukatela zerikusirik François Hollande Eliseora iristearekin –Frantziako presidente berria hautatu ondoren hasi zen atentatu kanpaina–, espekulazioaren kontrako borrokarekin baizik.


2012ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Maiatzaren 11n Korsikan egindako atentatu bat

Erakunde armatuak bigarren etxebizitzen afera salatzeko datuak eman ditu: urtean 4.500 dira Korsikan egiten diren mota horretako etxe berriak, 45.000 baino gehiago egin dira azken hamar urteetan eta hori, Korsikan 300.000 lagun bizi direla kontuan edukita, politika espekulatzailetzat jo du FLNCk.

 

“Gazte korsikar gehiegik bizi dute egunero etxebizitza duina ezin aurkitzeak eragindako ezinegona, ezin dute amestu ere egin euren etxea eraikitzearekin” dio komunikatuak. Jarraian, Frantziako gobernu berriari eskua luzatu dio egoerari irtenbidea emateko. “Frantziako Estatuak afera nazional korsikarrari konponbide politikoa bilatzeko prozesuan engaiatu beharko luke”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude