Korsikako FLNCk armak utzi ditu

  • Korsika Askatzeko Nazio Fronteak (FLNC) iragarri du "aurrebaldintzarik gabe" armak utzi eta "klandestinitatetik irteteko" erabakia hartu duela. Gaur egungo baldintza politikoek eraman dute erabaki hori hartzera, 14 orrialdeko agirian azaldu duenez.


2014ko ekainaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
FLNCko kideak, 2003an (Argazkia: Ouest France)

"Borroka eta erresistentziaren fasetik, benetako botere politiko korsikarra eraikitzeko fasera pasa gara", dio 1976an sortutako erakundeak. "Ez da historiaren amaiera, kontrakoa baizik; keinu honekin aukera berriak eskaini nahi ditugu burujabetzarako bidean".

Korsikako hautetsiei eskatu die Frantziako Estatuarekin estatutu berri bat ezartzea negoziatzeko, baita "presoen eta iheslari politikoen egoera" konpontzeko ere.

FLNCk adierazi du bere jardunak ahalbidetu duela hormigoiak Korsikako kostaldea ez hartzea eta espekulazioa gutxitzea.

- FLNCren agiria osorik, frantsesez


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude