Euskara suspertzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte ekainaren 14an Amikuzen

  • Ekainaren 14an, heldu den igandean, Behaskaneko aintziratik abiatuz lasterketa eta ibilaldi zenbait antolatuak izanen dira Amikuzen. Izen ematea goizeko 9etan eginen da.


2015eko ekainaren 09an - 07:28

Korrikleta da lehen ekitaldia. Bigarren aldikoz antolatua da. Lau lasterraldi mota badira oinez edo txirrinduaz.

Bigarren ekitaldia berriz, Ibilaldi-Kalakariak. Bi txanda izanen dira. Lehena, 8etan abiatzen da aintziratik, lau orenekoa. Bigarrena 9:30ean. Biak eguerdirako bitartekoak

Amikuzeko ikastolak eta Zabalik elkarteak antolaturiko ibilaldi hauen helburua gustura ibiltzea da, hots, Amikuzeko txokoak ezagutzea, ondokoarekin solasean aritzea, mihia euskaraz trebatzeko.

Lasterketa eta ibilaldi guziak Aintzirako Ttattolan bururatzen dira. Eguerdi aldean solasaldiek segitzen dute aperitifaren inguruan.

Xehetasun gehiago nahi duenak hementxe.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude