Korrika Bizkaian ibiliko da gaur. Atzo jende andana bildu zen Bilbon, bertan Korrikak eman zituen lau ordu luzeetan. Euskararen aldeko lasterketa amaitzeko bi egun gelditzen dira.
Bilboko itsasadarraren ezkerraldeak goizeko 9:00etan jaso du Korrika. Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldo igaro ditu, eta ostera Ibaizabal alde batetik bestera zeharkatuko du. Itsasadarraren alde batean Kaiku arraun taldeak hartu du lekukoa eta Lutxana arraun taldeari pasa dio ur gainean, beste alderaino eramateko.
Erandiotik Urdulizerako herriak zeharkatuko ditu Korrika 18ko bederatzigarren etapak. Algortara bazkalorduan iritsiko da, 14:00ak pasata. Iluntzean Busturialdera iritsiko da, eta euskalakari andanak hartuko du lekukoa bertan. Ostiral gaua izanik, jai giroa egongo da gainera. Gernikan (23:00etan iritsiko da hara), esaterako, “Euskalakari ordua” antolatu dute eta Goloka antzerki taldeak alaituko du gaua.
Gau guztian zehar Bizkaiko herriak zeharkatuko ditu Korrikak, eta goizeko 8:00etan iritsiko da lekukoa Gipuzkoarekin duen mugara, Ondarroara, hain justu.
Jarraian, atzoko etaparen bideoa, berriatb-k argitaratua.