argia.eus
INPRIMATU
Koro Lasarte: “Norberak neurtu behar luke bere seme-alabak zer eta zenbat ikusten guen”

2007ko azaroaren 08a

"Norberak neurtu behar luke bere seme-alabak zer eta zenbat ikusten duen. Telebistak hainbat ordutako eskaintza egiten du eta gurasoa behar luke izan bere etxean seme-alabek ikusten dutenaren kontrolatzaile (...) Telebistak, nire ustez, bietan (helburu pedagogikoetan eta denbora-pasakoetan) jarri behar du bere indarra. Publikoa delako ez du zertan lehentasuna pedagogiari eman behar. Eskolak ditu helburu pedagogikoak; hori da beraien zeregina besteak beste; noski, telebistak, guk behintzat, ahal dugun neurrian hortik ez aldentzen saiatzen gara programazioa erabakitzerakoan". (2007ko udazkena, 13. zenbakia)