Kordobako (Andaluzia) udaleko Hirigintza batzordeak Cosmos porlan fabrikari ukatu egin dio zementua ekoizteko erregai gisa hondakin ez arriskutsuak erabiltzea. Udalak, aldi berean, abian jarri du dagoenekoz hondakinak erretzen hasia den enpresak jarduera hori eten dezan prozesua.
Kordobako udalak (Izquierda Unidak dauka alkatetza) adierazi du erabakia hartzeko Osasun zerbitzuari eskatutako informean eta gaurko legedian oinarritu dela. Cosmos zementu fabrikak, aldiz, jakinarazi du erabakia iristen zaionean helegitea jarriko duela. Prentsan ageri denez, eskuinak haserre biziz erantzun dio ezkerreko udalaren erabakiari.
El @ppcordobayto considera “grave” la denegación de la licencia a #Cosmos #CórdobaESP https://t.co/asOAHDljyi
— Diario CÓRDOBA (@cordoba) November 15, 2018
Kordobako zementugilearen egoera nahiko bitxian dago. 2016tik ari da hondakinak erretzen Andaluziako gobernuak emandako ingurumen baimenean babestuta. Aldiz, baimen horrek udalean egin beharreko espedientea ez duela osatu eta, Kordobako herriko etxeak espediente bat ireki zion joan den urtarrilean, baimen guztiak gabe ez aritzeagatik, eta Cosmos ohartarazi zuen neurri zorrotzagoak hartzearekin. Orain Diario de Cordobak zabaldu du azkenean baimena ukatu egin diola.
Inguruko herritarrek eta ekologistek askotan eskatu izan dute Kordobako zementu fabrikaren jarduera estuago kontrolatzea:
Mundu osoan zementu fabrika askok jo dute hondakinak erretzera, alde batetik erregai merkea eskuratu nahian eta bestetik energia berriztagarrien arautegietako zirrikituak baliatuz errausteagatik primak eskuratzeko. Euskal Herrian bertan, Bizkaian Arrigorriaga –Cementos Rezola– eta Lemoako –Cementos Lemona– eta Gipuzkoan Donostiako –Cementos Rezola– porlandegiek erretzen dituzte hiri hondakinak.