"Kontzientzia eskuratu, iraultza antolatu" jardunaldiak Irurtzun, Leitza eta Larraunen

  • Datorren apirilaren 28tik eta ekainaren 23a arte Irurtzun, Leitza eta Larraunen hamabi ekitaldi egingo dira “Kontzientzia eskuratu, iraultza antolatu” goiburupean. Hainbat gai jorratuko dituzte, esaterako, kapitalismoaren krisia, independentzia, Kataluniako esperientzia edo generoa.


2018ko apirilaren 26an - 12:20

Hamabi ekitaldi horietatik gehienak hitzaldiak dira, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, Irurtzungo kultur etxean eta Astitzeko Aterpetxean egingo dira. Ekainaren 9an bazkaria ere egingo dute Leitzan eta 23an manifestazioa. Goiko kartelean ikus daitezke hitzaldien tokiak eta gaiak.

Ekitaldiak diren egunetan, ordu erdi lehenago geldituko dira Leitzako Atekabeltz Gaztetxean, Irurtzungo Pikuxarren eta Lekunberriko frontoian, autoak baliatu eta elkarrekin joan ahal izateko.

Antolatzaileek Maiatzaren 1ren harira ondoko idatzian kokatu dituzte jardunaldiak:

“Zientzia historikoak frogatzen duen bezala gizakia ez dela Lurrean betidanik egon, materialismo historikoak frogatzen du harreman sozial kapitalistak ere ez direla ahistorikoak. Hala, esklabutzan esklabuek eta feudalismoan basailuek zuten klase zapaldu posizioa langileriak du sistema kapitalistan.

Langileak gara egunero soldatapeko lanaren bidez gure kateak birsortzen ditugunak, egoera hobean edo hilabete amaierara iritsi ezinik gutxi batzuk aberasteko lan egiten dugunak, gure bizitzaren gaineko kontrolik izateko bitartekorik ez dugunak, desjabetuak.

Marxek esan zuen bezala historiaren motorra klaseen arteko borroka da eta historiak berak erakutsi digu zuzen zegoela. 1871ko Pariseko komuna, 1886ko Maiatzaren 1eko Chicagoko erailketak, 1917ko Iraultza Boltxebikea zein azken bostpasei hamarkadetan Europan, Latinoamerikan eta nola ez, Euskal Herrian  egindako borrokak, burgesiaren eta langile klasearen arteko talkaren adibide dira. Bere boterea edozein modutan areagotu nahi duen klase burgesaren eta bere bizitzaren jabe izan nahi duen langile klasearen arteko borroka.

Borroka, beraz, botere burgesaren suntsipenean, gaindipenean, eta langile boterearen antolaketan, eraikuntzan, zentratu behar da. Izan ere, zapalduon existentzia oinarri duen sisteman ezinezkoa da zanpatu, bortxatu, iraindu eta salerosten gaituzten kateetatik askatzea. Gure aukera bakarra gure bizitzaren esparru guztiak kapitalaren dinamikatik at eraikitzea da, langile klasearen garapen erreala gauzatzea. Ezinezkoa baita botere burgesaren baitan klase zapaltzailearenak soilik diren eskubide, aukera, eta gaitasunak eskuratzea. Ezinezkoa baita burgesiaren diktadurapean aske izatea.

Horregatik dei egiten diogu langile orori askatasunaren alde borrokatzera. Jabetza pribatuaren ukapenetik jabetza komunalaren eraikuntzan parte hartzera. Bete ditzagun edukiz borroka eta iraultza! Izan dadila Maiatzak 1 kontzientzia eskuratzeko eta iraultza antolatzeko aitzakia!"

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude