argia.eus
INPRIMATU
Kontzertuaren eztabaidarekin autodeterminazioarena estali nahi dute Egibarren ustez
  • Erabakitze eskubidearen eztabaida alboratu nahi dutela esan du EAJko Joseba Egibarrek kontzertua ekonomikoaren polemikarekin.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 18a
Alfredo Perez Rubalcabak esan du ez dagoela kontzertuaren aurka baina kupoa eztabaidatu daitekeela. Argazkia: eitb.com

Bere esanetan, geroz eta gehiago dira erabakitzeko eskubidearen aldeko apustua egiten duten euskal herritar eta kataluniarrak. Kontzertuaren polemikarekin PSC eta Pere Navarrok autodeterminazioaren eztabaida ezkutatu eta herriaren nahia alde batera uztea dutela helburu salatu du.

Egibarren ustez PSOEk alderdi barnean gaiaz dauden posizioak argitzea bilatzen du, baita Patxi Lopez bezala, buruzagi izateko hautagaienak ere. Alfredo Perez Rubalcabak esan du ez dagoela kontzertuaren aurka baina kupoa eztabaidatu daitekeela.

Eztabaida aurreko astean piztu zen, Madrilgo komunitateko kontseilari ekonomikoa den Enrique Osoriok eta PSCko Pere Navarrok, EAE eta Nafarroako finantziazio eskumen bereziak pribilegio hutsa zirela eta beste komunitateei laguntza emateko esan ostean.