Elkarretaratzera deitu dute Donostian larunbat gauean izandako eraso sexistari erantzuteko

  • Donostiako eta hiriko Alde Zaharreko mugimendu feministek agerraldia egin dute, larunbat gauean gertatutako sexu eraso bati erantzuna emateko asmoz. Asteazkenean, hilak 21, elkarretaratzea antolatu dute Bulevarrean, 19:00etan. "Ez dadila eraso bakar bat erantzunik gabe gelditu".


2017ko ekainaren 20an - 13:11

Jarraian prentsaurrekoan irakurri duten agiria osorik.

Egun on guztioi, eta eskerrik asko bertaratzeagatik.

Gaur hemen bildu gara, Alde Zaharreko eta Donostiako mugimendu feminista, larunbat gauean eman zen eraso sexistari erantzuteko asmoz.

Lehenik eta behin gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diogu erasotua izan den emakumeari, jakin dezala auzo oso bat ondoan duela eta halako erasoak ez ditugula inondik inora onartuko. Gutako bat erasotzen dutenean, denok erasotzen gaituztelako!

Jakin badakigu eraso hau ez dela isolatutako eraso bat izan, heteropatriarkatuaren oinarrizko zapalkuntza estrukturalen ondorio baizik. Alde Zaharreko mugimendu feminista ez dago errealitate honi bizkarra emateko prest, eta dei egiten diogu auzoko eragile eta norbanakoei erasoen aurrean dugun jarrera kuestionatzera eta bortizkeria honi autodefentsa feministaz erantzutera. Larunbat gauean erasotua izan zen emakumea autodefentsa feministaz armatuta zegoen eta hala lortu zuen erasotzailea gainetik kentzea; jarrera eredugarria izan zuen!

Bukatzeko, erasotzaileei argi eta garbi esaten dizuegu: zuen inpunitatea amaitu da! edozein motatako erasoen aurrean, mugimendu feminista parean topatuko duzue. Ildo honetan, dei egiten dugu bihar, hilak 21, arratsaldeko 19:00tan Bulebarrean antolatuko dugun elkarretaratzean parte hartzea. Ez dadila eraso bakar bat geratu erantzunik gabe,

GORA BORROKA FEMINISTA!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude