argia.eus
INPRIMATU
“Konturatu naiz kazetarien artean ere badaudela literatura zaleak”

2009ko apirilaren 14a

"Pozik nago oso, eta, aldi berean, harrituta. [Iragaitzaz] liburua taxutzen hasi orduko konturatu nintzen soka inoiz baino gehiago tenkatu behar nuela, latzagoa izango zela. (...) Lehen lehenik zortea izan dut editoreekin. (...) Gero, bereziki, kazetariak aipatu behar ditut. Konturatu naiz haien artean ere badaudela literatura zaleak. Gogotsu eta liburua irakurri ondoren etorri zaizkit gehienak (...) Irakurleen iritziarena kontu argiagoa eta, aldi berean, ilunagoa izaten da. Iritzi asko jaso ditut, beti jaso izan ditut. Normala izaten da aldeko gehiago iristea, irakurlea gehienetan edukatua izaten baita, eta liburua gogoko izan ez duena isildu egiten da". (2009-04-06)