argia.eus
INPRIMATU
“Konturatu naiz jende askok ez duela nik dudan umore beltza”

2010ko urriaren 20a

Kote Camachoren La gran carrera film laburra Kimuak bilduman sartu dute:

"Zaldi lasterketan gertatzen den tragedia horrek grazia egin zidan planteatu genuen unetik. Nik umore beltza daukat, eta grazia handia egin zidan hasieratik. Ni bezalako ikusleek umore beltz horrekin barre egingo zutela pentsatu nuen, eta konturatu naiz jende askok ez duela nik dudan umore beltza, eta askoz ere sentiberagoa dela irudi horiekiko".