"Kontsumitzen ditugun medikamentuek makina bat patologia sortzen digute"

  • Farmakologian katedratikoa den Joan-Ramon Laporte katalana elkarrizketatu dute El Diario Vasco egunkarian. Hona hainbat pasarte euskaratuta.


2014ko azaroaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Herri industrializatuetan farmakoak hirugarren heriotza kausa direla diote ikerketek" (Arg: Xavier Cervera)

“Espainiako Estatua da munduan medikamentu hipnotikoak, lasaigarriak eta antidepresiboak gehien kontsumitzen dituena, AEBekin batera. Ordainetan, medikamentu horiek patologia kopuru izugarria sortzen digute, urtean milaka hildako eraginez. Ordezko tratamendu hormonala, adibidez, 1995ean jarri zen modan: bada, kalkulatzen da AEBetan farmako horiek 225.000 bularreko minbizi eragin zituztela; Espainian 17-18.000 izan zirela uste da. Omeprazol-ak hezurrak deskaltzifikatzen ditu eta adineko pertsona bat erortzen bada, erraz puskatzen zaizkio. Katalunian urtero femurra hautsi duten 5.100 kasu ditugu eta horietatik 1.100 omeprazol-ak eragindakoak dira. Beste 745 kasu lo egiteko farmakoei, hiptnotikoei, lasaigarriei edo antsiolitikoei egotzi ahal zaie, eta 220 antidepresiboei, erreflexuak moteltzen baititu, ahultasuna eragin…”.

Areago, Laporteren esanetan, “lehengo urtera arte herrialde industrializatuetan laugarren heriotza kasua ziren medikamentuak, infartua, minbizia eta garuneko hodietako istripuaren atzetik. Jada ikerketek diote hirugarren heriotza kausa direla”.

Azken finean, merkaturatzen diren farmakoen segurtasuna ez dagoela behar bezala frogatua azaldu du farmakologoak: “Duela gutxiko azterketa baten arabera, merkaturatzen direnetik bost urtera farmakoen %25 berrikusi egin behar izaten dituzte eta %8 inguru merkatutik atera, eragindako kalteengatik. Izan ere, gaixo kopuru oso txikiarekin eta ohiko klinikarekin zerikusirik ez duten baldintzetan probatu ohi dituzte farmakoak. Gero ezustekoak datoz, baina baita iruzurra eta gezurra ere. Adibidez, 2004an Vioxx (Merck-ena) segurtasun gastrointestinal handiko antiinflamatorio gisa saltzen zuten. Ikerketa judizialetan jakin zen merkaturatu aurretik laborategiak bazekiela miokardio-infartua izateko arriskua areagotzen zuela. Farmako honen erruz, munduan 350.000 lagun inguru hil zirela kalkulatzen da”.

Industria farmazeutikoaren presioa

Farmazietan baino gehiago, gaur egun negozioa ospitaletako farmakoetan dagoela eta horregatik multinazional handien presioa lehenengo mailako arretatik espezializatura pasa dela dio Laportek (onkologiara edota hepatitis C eta esklerosi anizkoitza artatzen duten zerbitzuetara, adibidez): “Adituak ‘erosten’ dituzte hitzaldiak eta ikastaroak eman ditzaten, medikamentu berrien onurez hitz egin dezaten hedabideetan… Elkarte medikuak ere ‘erosten’ dituzte, kongresuak ordainduz. Industria farmazeutikoak diru kopuru itzela gastatzen du promozioan”.

Oharra egiten du katedratikoak: “Osasunaren Mundu Erakundeak oinarrizkotzat jotzen dituen farmakoak eta beste modu batean artatu ezin daitezkeen beharrak artatzeko behar direnean, farmako horiek sistema publikoak ordaintzearen aldekoa naiz. Baina ezertarako balio ez duten farmakoen finantzazioa aurreztu dezakegu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria farmazeutikoa
Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Desikasi daitekeen minaren ondoeza

“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Opioideen kontsumo farmakologiko gehiegizkoa eta desegokia

Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude