argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak dio hamaika oliba olio markak iruzur egin dutela
2012ko urriaren 26a
Olio marka batzuek iruzur egin dutela dio Kontsumitzaileen Elkarteak.

Beste bi marka, Maeva eta Olilan, kontsumorako egokiak ez direla ebatzi du Kontsumitzaileen Elkarteak, olioa fintzeko prozesua falta zaielako. Hala ere, Ileana Izverniceanu Elkarteko bozeramaleak adierazi duenez, olio horiek ez dira kaltegarriak osasunerako.

Kontsumitzaileen Elkarteak analisi kimiko eta organoleptikoak egin dizkie 40 marketako olioei, eta adierazi du, olio marka gehienek legea errespetatzen dutela. Atera dituzten ondorioak agintariei jakinaraziko dizkie eta haiek ikusi beharko dute delituren bat egin duten olio markek. Malagako Hojiblanca marka iruzurra egin dutenen zerrendan aipatu du Kontsumitzaileen Elkarteak eta enpresak dio frogak dituela esateko Elkarteak bere lanean Europar Batasunak ezartzen dituen prozedura legalak ez dituela bete. Hojiblancak salatu egingo du Elkartea.