Feminizidioa arinkeriaz lantzeagatik, "kontrasaria" Luis Tosar aktore galiziarrarentzat

  • Bideoak jende asko haserretu zuen eta hilabete batzuk pasa diren arren, kontua ez da ahaztu. Gehituk, Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteak, Latorrizko “kontrasaria” eman dio Luis Tosar aktore galiziarrari bideoklip batean “feminizidioaren apologia” egiteagatik.


2014ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Tosarri "kontrasaria" irabazteko balio izan dion bideoklipeko eszena bat.

Los Tres talde txiletarraren Hey, hey, hey kantaren bideoklipean agertu zen Tosar.

Abestiak berehala sortu zituen protestak, emakumeen aurkako indarkeriaz ematen duen ikuspegiarengatik. “Ekarri eskopeta zeren tiro egingo diot / traizionatu nauen nire maiteari” edo “lurra bustita dago nik isuritako malkoez / zorua gorri isuriko dudan odolez / mila aldiz esan nion ez uzteko / eta orain bere patua nik erabakiko dut” bezalakoak esaten ditu kantak.

Bideoklipean berriz, emakume bat hiltzen dute, gizonari “fidel” izan ez zaiolako eta beste emakume batekin harremanak izan dituelako. Onintza Iruretak urtarrilean jaso zuen bere blogean gaiaren inguruan sortu zen eztabaidaren berri.

Emakumeen kontrako indarkeria arinkeriaz landu

Bideoklipean parte hartu izana gaitzesteko Tosarri saria ematearekin batera, Gehitu elkarteak azalpenak ere eskaini ditu: “Kantak eta bideoklipak laguntzen dute emakumeen kontrako erasoak orokorrean, eta lesbianen kontrakoak partikularki, justifikatzen eta banalizatzen”, irakur daiteke Naiz-ek sariari buruz argitaratu duen albistean.

“Bereziki larria” iruditu zaio elkarteari bideoklipean agertzen diren artistek “progresista” fama edukitzea. Tosarren kasuan bereziki, emakumeen kontrako indarkeriaz oso bestelako ikuspegia ematen zuten filmak eginak zituela gogorarazi dute Gehituko kideek.

Aktoreak, bideoklipak sortutako polemikaren ondoren, barkamena eskatu zuen bideoan parte hartu izanagatik.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude