Azaroaren 15ean aurkeztuko da Bilbon Tantaka Telebista Sozial Berria. Komunikabide hegemonikoetan ateratzen ez diren ahotsak eta borrokak ezagutarazteko bozgorailu izan nahi du telebista berri honek.
Eneko Calle Tantakako kidea izan dugu Hizpidean, eta sakonago azaldu digu zertan datzan proiektuak, dauzkaten helburuak eta izango duten funtzionatzeko modua. 15ean Bilbon egingo den aurkezpenera gonbidatuta zaudete.
Entzun elkarrizketa osoa hemen.
Ikusi hemen Tantaka telebistaren spota.
Elkarrizketa hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.