Konponbidean aurrera egiteko asmoa dute Ipar Euskal Herriko eragileek

  • Ipar Euskal Herriko agente sozial, sindikal eta politikoen gehiengoak konponbidearen beharra aldarrikatu du asteburuan egin den Baionako Foroan. Lokarri, Bake Bidea eta Baionako Unibertsitateak antolatu zuten, eta nazioarteko bitartekarien laguntzarekin, eragile politikoen mahaia sortzeko prestutasuna erakutsi zuten. Datorren urtean lanean jarraituko dutela adierazi zuten.


2012ko abenduaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nazioarteko eragileek ere presentzia handia izan zuten Foroan.

Ipar Euskal Herriko alderdi guztietako ordezkariek adierazi dute Aieteko Adierazpenarekin bat egiten dutela, eta euren "ekarpen apala" egin nahi dutela. Front Nationale-koak izan ezik, denek siatu zuten testu bateratua: UMPko Max Brisson, PSko Frederique Espagnac, Modem-eko Jean-Jacques Lasserre, Batasunako  Xabi Larralde, ABko Jakes Bortairu, EELVko Jean Lizarre eta CFDTko Michel Larralde.

Beren lana Aieteko Adierazpenaren laugarren puntuan kokatzen dute beren lana eta lau ideia nabarmendu nahi izan dituzte:

1- Desarmearen gaia ixteko, Elkarrizketaren beharra Frantzia/Espainia eta ETAren artean.

2- Biktima guztien sufrimendua aitortu beharra.

3- Presoei Frantziako legeak onartzen dituen onurak baliatzea, Euskal Herrira hurbiltzea eta baldintzapean askatzea.

4- Beren etxea utzi behar izan dutenek normaltasunez bizitzeko eskubidea.

Lurralde Elkargoaren gaia ere aipatu zuten Baionan. Ordezkaritza politiko zabal hori lortu arren, Parisen egin dieten harrera makurra aintzat hartuta, nazioarteko eragileei beren bideetatik presio egiten lagun diezaietela eskatu zieten.

Nazioarteko eragileen balorazioak

Baionan izan ziren Brian Currinek gidatzen dituen nazioarteko hainbat ordezkari. Besteak beste, Ray Kendall Nazioarteko Egiaztatze Batzordkeo kidea, Hans-Joachim Giessman Berghof fundazioko zuzendari nagusia, Andy Carl Conciliation Resources elkarteko zuzendari nagusia eta Brian Currin bera, Harremanetako Nazioarteko Taldeko kidea.

Hauek adierazi zuten Espainia eta Frantzia egoera blokeatzen ari direla eta Baionako Foroa urrats bat dela aurrera. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brian Currin
2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]


2015-03-10 | Igor Agirre
"Ez da armagabetzerik izango Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe"

Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.


Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.


2014-03-03 | Mikel Asurmendi
Brian Currin Baionako Bakerako Foroan: "Prozesua bide onean doa"

Brian Currin mintzo: “Prozesua bide onean doa. EPPK-k eta iheslariek marko legala onartu dute. Politikoak engaiatu dira, gehienak, ez denak. EAJ eta Urkullu lehendakaria, lehen aldiz. Estatuak ez, orainokoan. NHTko ordezkariak poliziak galdekatuak izan ginen atzo... [+]


2013-05-20 | Jon Torner Zabala
Currin: "ETA ez da indarkeriara itzuliko, baina zatiketak izan litezke"

Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude