‘Koñots ulia’: Amaiur Eppher gaztearen antzerki berria

  • 5 in’ahalak Donibane Garazi inguruko antzerki taldea ari da Eppherren bigarren lana aurkezten. Talde gazteak euskaratik eta euskaraz antolatu du obra berria.


2015eko irailaren 09an - 11:38
Lau aktore gazte izanen dira taula gainean Koñots Ulia antzezlanean (argazkia: 5inahalak)

Uxue Alberdiren Euli giro (Susa, 2013) liburuko Dena ez dago gure esku ipuinean oinarritzen da antzezlana. Miren eta Koxe baserrira doaz, mutilaren amona hil berriaren etxera. Koxeren haurtzaroko mundura itzulera eginen dute, baina pixkanaka etxean euliak agertzen hasiko dira, beren presentzia geroz eta gaiztoago bilakatuz.

Lau aktore gazte izanen dira taula gainean. Batzuk Garaziko Antton Lukuren lizeoko antzerki tailerretik pasatuak dira, eta beste zenbait, berriz, Eppherren iazko Sape aude antzezlanean arituak.

Oraingoz Izpuran eman dute antzezlana, eta ostiralean Gabadin dute zita. Helburua, ordea, Euskal Herrian zehar aurkeztea du taldeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


Xabin Fernandez eta Intza Alkain. 'Kanpora sartzen' antzezlana
"Zuen bizitzan lehen aldiz, herrian ikusiko duzue GIBa"

2013an, medikuaren telefono deia jaso zuen Xabin Fernandezek (Legorreta, Gipuzkoa, 1985). Diagnostiko garbia eman zioten: GIBa. “Seropositiboa zara”. Bizitzak 360 graduko buelta eman zion orduan. Mamuak agertu zitzaizkion: beldurra, amorrua eta lotsa, besteak beste... [+]


Eguneraketa berriak daude