1512-2012 Nafarroa Bizirik plataformak deituta Iruñean gaur festa da bost mende igaro eta gero Nafarroa bizirik dagoela esateko. Alegia, ez dute Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena ospatuko. Egun osoko egitaraua antolatu dute Iruñeko hainbat txokotan, nahiz eta Udalak hainbat ekitaldi debekatu dituen. Lip dub baten bidez egin dute deialdia:
10:00etatik aurrera hiru martxa aterako dira Burlatatik, Noaindik eta Lizarratik, gero Iruñean batzeko. Bazkaria zezen-plazan egingo dute eta 17:00etan martxa nazionala izango da.
Informazio gehiago:
ARGIAk argitaratzen duen LARRUN hilabetekaria Nafarroako konkistaz aritu da 165. zenbakian. Hainbat historialarik konkista nola landu izan duten azertu dugu.