"Konkista asko egin ditugu baina emakumeok borroka asko dugu egiteko"


2014ko urtarrilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Kelli Mafort Brasilgo MSTko kide eta genero arloko koordinatzailea da laborarien antolakundean. Diagonal egunkariak elkarrizketa egin dio eta mugimenduaren barruan feminismoa nola bizi den azaldu du, besteak beste. Ondorengo lerroetan solasaldiko pasarte batzuk jasotzen dira.

Maforten hitzetan, mugimenduaren barnean genero kontzientzia dutenek “feminismoa eta kapitalaren kontrako borrokaren uztarketa” proposatzen dute Lurrik Gabeko Nekazarien mugimendurako. Horretarako, emakumeen borroka ikustarazteko ekintzak antolatzen dihardute.

Laborari brasildarrak azaltzen duenez, mugimenduaren sorreran gai produktibo oro gizonezkoen munduarekin lotzen zen eta haien esku zeuden erabaki garrantzitsuak. Hortaz, taldea maskulinizatua zegoen.

Emakumeak ohartu ziren kontraesan handia zegoela herrien elikagai burujabetza aldarrikatzen zen bitartean beste zapalkuntza mota bat ematen zelako.

Lurrak okupatzen eta berreskuratzen diharduten garaian kanpalekuetan bizi dira Lurrik Gabeko Nekazarien kideak. Bertan, emakume zein gizonezkoak baldintza berdintsuetan bizi direla kontatzen du Mafortek. Lurrak lortzea helburu den artean komunitateak indar handia duelako.

“Aldiz, lurrak eskuratu eta pertsona talde bat kokalekuan finkatzen denean eredu heteropatriarkala nagusitzen da komunitatean. Paradoxikoki, lurren lorpenak hobekuntza beharrean emakumeen bizi baldintza eta eskubideen okertzea dakar”.

Hori dela eta, 2000.urtean generoaz arduratuko zen sektorea eratzen hasi ziren, mugimenduaren baitan emakumeen ahalduntze espazioak sortzeko. Orain genero eztabaidak gune mistoetan ere lantzen dira.

“Egun erabakitze organo guztietan parekidetasuna bermatzea lortu dugu. Horretaz gain, generoaren inguruko eztabaidak MSTko IV. Kongresuan lekua izango du, eta ez emakumeen afera edo gai konkretu gisa.”

Hala ere, MSTko genero koordinatzailea kexu da emakumeen parte-hartzean eragiten duten baldintzak sarritan ez baitira berdintasunezkoak. “Esan dezakegu konkista asko egin ditugula, baina emakumeok oraindik borroka asko dugu egiteko MST barruan”, gaineratu du.

Lurrik Gabeko Nekazarien mugimenduaren 25.urteurrenaren harira eginiko bideo laburra euskarazko azpitituluekin ikusgai, Elkartasun Bideaken eskutik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude