ARGIA Jendearen artean elkarri eusteko modu hauxe jarri berri dugu martxan: ARGIA Jendeari musutruk ematea. Nahi duenak nahi duena jar dezake gure Azokan, oso modu errazean. Dagoeneko erabiltzen ez dugun zerbait, etxean egiten dugun horretatik pixka bat...
ARGIAren sei gai hauek, hasteko: Edonork jarri ditzake besteen eskura edozein gai edo zerbitzu, musutruk. Hasteko, ARGIAren erlikia hauek jarri ditugu:
Zeruko ARGIA sutondoan, posterra.
Txapelketa zaharretako bertso onenen ARGIAren bilduma.
Euskal Kantu Txapelketako finala, 1993koa. Kasetea.
Arpa Jotzen, Kike Amonarrizen txiste liburu zaharra.
Anje Duhalde, Su Ta Gar eta Zaramaren binilo bilduma.
Eman eta hartu, harreman kapitalistak gaindituz
Bizitzan ere horrelaxe egiten dugu, une batzuetan eman, trukean eta momentuan ezer espero gabe, harremanak indartzeak epe luzera onurak ekarriko dizkigun konfiantzan. Eta beste momentu batzuetan hartu, esker onez. Eguneroko bizitzan gehien eusten gaituzten hartu-emanak diruaren logikatik kanpo garatzen ditugu. Harreman komunitario hauek lantzeko beste urrats bat da Azokan martxan jarri duguna. Honela kontatu du Itsaso Zubiria Etxeberriak aukera honen berri.
Gure Errepublikan denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugulako, ARGIA Jendearen arteko harremanak estutzen segi dezagula!