"Komunikazioaz badugu zer ikasi eta zer hobetu herri mugimenduetako kideok"

  • Komunikabideek mugitzen dute mundua. Zerbaiten parte izan nahi duenak, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Noski, hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean ari direnek egiten dutenaren berri behar bezala ematea ezinbestekoa da.


2016ko apirilaren 14an - 09:50

Hori da, hain zuzen ere, Gasteizko Halabedi irratiko lagunek antolatutako Izan media herri komunikazio tailerren helburua. Lehen saioa gaur egingo dute, eta horren ondoren beste hiru etorriko dira. Baina egitarauaren eta helburuen inguruko kontuak zuzenago jastozeko, Gaizka Amondarainekin hitz egin du Halabediko esatari Igor Goikoleak.

Elkarrizketa hau Arrosa Sareko Zebrabidean egina da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude