Joxerra Garziak (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua saiakeran idatzitakoaz: "Hemen, blog honetan bertan, arrazonamendu berbera baliatu izan dugu maiz, euskaldun askok marketinari eta publizitateari buruz dituzten aurrejuzku ezkor eta kaltegarriak iraultzeko asmoz. Azaleko kontuekin, kosmetikarekin, iruzurrarekin lotu ohi dira marketina eta publizitatea sarritan; zernahiren alde edo kontra balia daitezkeen lanabesak baizik ez dira, ordea, 'marketina', 'komunikazioa', 'publizitatea', 'pertsuasioa' eta 'erretorika', eta askok uste baino askoz sakon eta eraginkorragoak dira gainera". (2008-04-15)