"Egunkari independenterik ez dagoela uste dut nik. Objektibotasunaren mitoa aspaldi desagertu da, baina medio eta kazetari bati zintzotasuna eskatu ahal zaie (...) Eta hori da gaur egunero-egunero egiten ez dena (...) Euskal Herrian gehien kontsumitzen den prentsa konstituzionalista, espainolista edo ez abertzalea da; aldiz, bozketetan boto abertzalea nagusitzen da. Hor iritzi mediatiko eta publikoaren arteko haustura bat dago, nire ustez oso positiboa gainera, jendeak irizpide propioa baduela adierazten duelako". (2003ko martxoa, 123. zbk.)