Komunetan emakumeak grabatu zituen tabernariaren kontrako epaiketa hasi da

  • Tafallako tabernari ohia gaur, asteartean, epaituko dute Iruñean intimitatearen kontrako 120 deliturengatik. Denera, 333 urteko kartzela zigorra eskatzen dituzte haren kontra.


2017ko maiatzaren 16an - 12:33
Iruñeako epaitegiak.

Tafallako tabernaren kudeatzaileak kamerak jarri zituen komunetan, eta 2014ko abuztua eta 2015eko urtarrila bitartean 326 emakume grabatu zituen. Horietatik 120k salaketa jarri dute, beste batzuek ez salatzea erabaki dute, eta beste batzuk ezin izan dituzte identifikatu. Salaketa jarri duten grabatutako emakume bakoitzagatik bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak —98k salatu zuten—, eta adin txikikoen kasuan lau urtekoa —22k salatu zuten—.

Dena den, Ministerio Publikoak eskatu du gehienez hamabi urte igaro ditzala kartzelan. Izan ere, kartzelan igaro dezakeen epea ezin da izan ezarritako zigor gogorrenaren (lau urte) hirukoitza baino luzeagoa.

176.000 euroko indemnizazioa ere eskatu dute biktimentzat, 1.000, 1.500 eta 2.000 euroko kantitateetan banatuta.

Epaituak argudiatu zuen bezeroen jarrera txarrak amaitzeko jarri zituela kamerak, baina fiskaltzak frogatutzat eman zuen komunera sartu ziren emakumeen irudiak hartzeko jarri zituela.

ARGIAk kasu horretan grabatu zuten emakume baten testigantza jaso zuen. Kasuari aurre egiteko zailtasunak azaltzen ditu idatzian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude