Paco Roca, Edmond Baudoin, Toni Guiral, Pepe Gálvez, Jesús Redondo, Marina Ariza, Antonio Martín eta Manel Fontdevila moduko komikigileek parte hartuko dute Bilboko Alhondigak antolatutako Barre egiteko komikiak, negar egiteko komikiak, pentsatzeko komikiak jardunaldi teoriko-praktikoetan. Apirilaren 14tik 18ra bitartean egingo dira EHUko Esperientzia Geletan, eta izena emateko epea apirilaren 7an amaituko da.
Bestalde, Alhondigak Komiki Beka emango du bigarrenez. Irabazleak urtebete emango du Angulemako (Frantzia) La Maison des Auteurs zentroan.