Komikia protagonista izango duen Zapart! festibala aurkeztu du Donostia 2016k

  • Komikia “kalera ateratzea”, horixe du helburu Donostian egingo den Zapart! festibalak. Datorren urtean egingo dute, Donostia 2016k antolatuta, ekainaren 3tik 5era Maulen eta 10etik 12ra Donostian bertan.


2015eko ekainaren 12an - 12:01
Euskal komikigileen 'dream team' batek aurkeztu du Zapart! festibala (argazkia: Donostia 2016).

Aste tartean berriz, bi hirien artean ibiliko da festibala, komikiarekin lotutako ekintzak Irun edo Baionara helaraziz.

“Nahiko nekatuta gaude ohiko komiki azokekin, beti aleak saldu eta sinatzera mugatzen dira”, azaldu zuen Dani Fano komikigileak ostegunean, Noticias de Gipuzkoan Juan G. Andresek jaso duenez.

Fanorekin batera beste hainbat euskal komikigile ezagun agertu ziren: Iñaki G. Holgado, Antton Olariaga, Patxi Huarte “Zaldi Eroa”, Ainara Azpiazu eta Joseba Larratxe.

Bi elkartek bultzatu dute ekimena Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendariak azaldu duenez: Xabiroijaleak eta Kakots. Komikiari plaza handian lekua egitearekin batera, sektoreko sortzaileen sarea sendotzea eta interakzioak bilatzeko bidea izateta da Zapart!-en xedea.

Komikia bertatik bertara

Xabiroijaleak elkarteko Adur Larreak eman du programazioaren berri eta besteak beste, zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte Donostian –hainbat diziplina uztartuko dituzten ikuskizunak eta hitzaldiak besteak beste–.

Komikien salerosketa eredutik harago joango den azoka ere egingo dute, trukean eta bookcrossingean oinarritua.

2016a pasatzen denean ere jarraipena izan dezake egitasmoak, aurkezpenean azaldu dutenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
2023-12-15 | ARGIA
'Ño' komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


Eguneraketa berriak daude