HABE eta AEKk elkarrekin argitaratu duten Primeran! B1 liburuan komiki sexista bat ageri da. Ikasleek zer dakiten konpontzen eta zer ez lantzeko ariketan ondorengo biñeta ageri da.
"Baietz etxeko konponketak egiteko azalpenak eman!" kapituluan bi emakumeren arteko elkarrizketa ageri da txiste gisa.
Etxe batean egin beharreko lanei buruz galdetuta, ezezkoa erantzuten die galdera guztiei bietako batek, ez dakiela argia konpontzen, ez irratia, ez leihoa. Hiru egun geroago, dena konponduta duelako harrituta ageri zaio laguna. Dena auzokideak konpondu diola adierazten dio, eta zenbat ordaindu dion galdetu ostean, bizkotxo bat egiteko eta berarekin oheratzeko eskatu diola adierazten dio bigarrenak.
Euskaltegi bateko irakasleek ARGIAra bidalitako edukia da eta B1 mailan euskara irakasteko erabiltzen da. Hau da liburuaren azala.