Komiki sexista euskaltegian erabiltzeko

  • HABE eta AEKk elkarrekin argitaratu duten Primeran! B1 liburuan komiki sexista bat ageri da. Ikasleek zer dakiten konpontzen eta zer ez lantzeko ariketan ondorengo biñeta ageri da.

Euskara ikasteko liburuan komiki sexista.

2018ko otsailaren 02an - 10:09

"Baietz etxeko konponketak egiteko azalpenak eman!" kapituluan bi emakumeren arteko elkarrizketa ageri da txiste gisa.

Etxe batean egin beharreko lanei buruz galdetuta, ezezkoa erantzuten die galdera guztiei bietako batek, ez dakiela argia konpontzen, ez irratia, ez leihoa. Hiru egun geroago, dena konponduta duelako harrituta ageri zaio laguna. Dena auzokideak konpondu diola adierazten dio, eta zenbat ordaindu dion galdetu ostean, bizkotxo bat egiteko eta berarekin oheratzeko eskatu diola adierazten dio bigarrenak.

Euskaltegi bateko irakasleek ARGIAra bidalitako edukia da eta B1 mailan euskara irakasteko erabiltzen da. Hau da liburuaren azala.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-17 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Eguneraketa berriak daude