Supermerkatu berri batek komertzio txikiari kalte egingo diola salatu dute Gasteizen

  • Supercor Expres, El Corte Ingles markako denda ireki dute Gasteizko erdialdean: elikagaiak, opariak, aldizkariak… salduko dituzte bertan, baina komertzio txikiari “min handia” egingo dion ordutegi batekin, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dutenez. Izan ere,  goizeko lehen orduetatik gaueko ordu txikiak arte -02:00ak arte- irekitzeko asmoa dute, urteko 365 egunetan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 30an - 08:53
Argazkia: @ELAgasteiz

Sindikatu hauek deituta, elkarretaratzea egin dute irekiera egunean bertan, maiatzaren 29an, ordutegi horren kontra protesta egiteko. Jai egunetan, igandetan edo gauetan komertzio honek ateak irekiko dituela salatu dute, “jaietan denok jai” aldarrikatuz. Izan ere, izen berdina duen plataforma jarri dute martxan sindikatuok.

“Urte asko dira igandetan eta jai egunetan ez zabaltzeko borroka abiatu genuenetik”, gogoratu dute bildutakoek. Lantokiko bizitza eta familia bizitza elkarbanatzeko apostuan berretsi dira hauek, baina horrelako komertzioekin langileek hau ezinezkoa dutela uste dute. Zentzu honetan, supermerkatu berri honek erdialdeko eta Gasteizko komertzio txikiari min handia egingo diola uste dute

Udaletxean ere

LAB sindikatuak EH Bildu taldearen bitartez aurkeztutako mozio bat onartu du Gasteizko Udalak. EH Bildu, Ahal Dugu eta Irabazi taldeek mozioaren alde egin dute, eta proposamenak aurrera egin du EAJ, PP eta PSE-EEren abstentzioarekin. Afera arautzeko ahalmena Espainiako gobernuaren esku dagoenez, Espainiako Kongresuari legea aldatzeko eskatu diote, eta Udalari saltoki txikien aldeko hainbat neurri hartzea galdegin diote mozioan.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude