Besteak beste, gerta litekeen atzeraldi berriak eragin duen beldurra dela-eta, Europako burtsetan %5eko galerak izan dira, eta AEBetako Wall Street-ek ere %4ko galerekin itxi zuen atzoko eguna. Morgan Stanley AEBetako inbertsio bankuak iragarri du munduko ekonomia aurreikusi baino gutxiago hazi daitekeela: %3,9aurten eta %3,8 datorren urtean. Dezelerazio horrek esan nahi du AEB zein Europa atzeraldi berri baten aurrean egongo liratekeela.