Kolonbiako bake prozesua babesteko nazioarteko topaketak Donostian

  • Azaroaren 27an eta 28an nazioarteko adituak Donostiako Miramar Jauregian bilduko dira, Kolonbiako bake prozesuaren erronkak ezagutzeko eta nazioartearen babesa adierazteko. Ostegunean prozesu horretan parte hartze zuzena izandako adituekin mahai-ingurua egin dute.


2014ko azaroaren 28an - 10:31
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Piedad Cordoba senatari ohia da topaketetara gonbidatuetako bat. (Arg: diario.latercera.com)

Martha Cecilia Maya Kolonbiako Gobernuko aholkularia, Piedad Cordoba senatari ohia eta Oscar Guardiola analista kolonbiarra izan dira gonbidatuak, Mundubat gobernuz kanpoko erakundearen eta Lokarriren eskutik.

Garak paperezko edizioan jaso ditu mahai-inguruan entzundako ikuspuntuak.

Mayaren iritziz, FARC-ek eta Gobernuak justiziaren eta biktimen alorrean onartutako dekalogoa “lorpen historikoa” izan da. Halere, adierazi du 2012an lortu zuten akordioa “bide-orri” bat baino ez dela. “Benetako bake prozesua gatazkaren amaiera formalaren ostean hasiko da”.

Bi aldeen arteko “etsaitasuna” eten behar dela uste du Piedad Cordobak, eta Mayak ez bezala, Santos presidentea kritikatu du, elkarrizketen garrantzia herritarrei behar beste ez azpimarratzeagatik. “Zuzenbide Estatua guk eraiki behar dugu, gure bake erakundeekin. Kartzelara soilik gerrillariak bidaltzea akats handia da”, esan du Cordobak.

Guardiolak Kolonbiako jendartean jarri du begia. “Konfiantza falta itzela dago. Lidergoa sortu behar dugu, kolonbiarrek sinetsi dezaten gerta dakiekeen gauzarik erabakigarriena dela oraingoa”.

FARC eta ELNren mezuak

Mahai-ingurua amaituta, FARC-EP-ren bake-delegaziotik heldutako mezua ezagutarazi dute. Lokarri eta Mundubati eskerrak eman ostean, armak uzteko bideak aztertzen ari direla esan du FARC-ek, “trukean gizartearen eta Estatuaren desmilitarizazioa ematen bada, betiere”.

2012tik FARC-ek Kolonbiako Gobernuari hiru akordio partzial eta 28 salbuespen proposatu dizkiola adierazi dute mezuan. “Benetan bakea nahi duen estatu bati ez litzaioke hain gogorra egin behar eskaera horiek egia bihurtzea”.

ELNk ere etsaitasunaren amaiera eskatu du, eta “borrokalari sozialen eskubideak ziurtatzea, erailak, pertsegituak edo epaituak izan beharrik gabe”.

Ostiralean mintegi itxi bat egingo dute. Bertan, euskal eragile politiko eta sozialak prozesuari egin diezaioketen ekarpenaz arituko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude