Kolonbia: Hezkuntza-erreforma geldiarazi ondoren, ikasleen alternatiba

  • "2011ko ikasle-greba arrakastatsuekin hasitako bideak aurrera darrai Kolonbian. Duela bi urte gobernu kolonbiarrak egin nahi izan zuen lanbide heziketako erreforma atzera botatzea lortu zuten. Orain alternatiba proposatu du MANE ikasle mugimenduak".


2013ko ekainaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Lege-zirriborro alternatiboa igandean onartu zuten Medellinen Kolonbiako eskualde ugaritako ikasleen ordezkariek. Lege proposamena 65 artikuluz osatua dago eta bertan zehazten dira Kolonbiako lanbide heziketa publiko baten alde eman beharreko pauso guztiak. Proposamenean argi uzten dute, ongizatea, finantziazio indartsua, arlo desberdinen arteko autonomia eta arlo horietarako ikerkuntza beharrezkoak dituela lanbide heziketa kolonbiarrak.

Lege proposamen alternatiboan gobernuari egiten dioten beste eskaera nagusi bat, matrikulazioak dohainik izatea izan da. Bestela, kolonbiar gazte askok ez baitute lanbide heziketan sartzeko aukerarik. 5-10 urte inguruan burutzeko eskatzen zaio gobernuari.

Ikasleen ordezkari den Juan Sebastian Lopezek esan du, mobilizazioek aurrera jarraituko dutela gobernuak ikasleen eskaerak aztertu eta beraiekin negozioazioak abiatu arte. MANEk dei egin die gizarte kolonbiarreko eragileei proposamen hau zabaldu eta babestu dezaten. Santosen gobernua oraindik ez da eseri negoziaketetan. Ikasle mugimenduaren indar erakustaldiak ez du fruiturik eman oraindik, baina gobernua geroz eta presionatuagoa dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude