"Konturatu nintzen ipar Euskal Herrian euskara anitz galdu dela, baina gelditzen diren euskaldunek bata bestearekin hartu-eman sendoa dutela. Eta konturatu nintzen, nahiz eta ipar Euskal Herrian euskara ofiziala ez izan, han ere badituela euskarriak: Ikastolak, gau eskolak eta irratiak (...) Bonaparteren mapan euskalki anitz ikusten da, azpieuskalki anitz eta hizkera anitz. Gaur egun, nik bi euskalki ikusten ditut, Zuberoakoa eta nafar-lapurtarra; Zuberoaren barruan hizkuntza oso homogeneoa dela ikusten dut; eta Nafarroa Beherean eta Lapurdin badirela bi euskalki. Gero bi hizkera berezi geratzen dira, bata Lapurdiko kostaldekoa eta, bestea, Amikuzekoa, Nafarroa Beherean. Anitz berdindu da hizkuntza eta liburu berri honetan ipar Euskal Herriari tarte zabala egin diot". (2008-10-16)