Koldo Mitxelena Kulturunea 20 urtez Gipuzkoako kulturaren erreferente

  • Bi hamarkada iragan dira Koldo Mitxelena Kulturuneak ateak ireki zituenetik. 1993ko azaroaren 5ean eman zion hastapena 85.000 bazkide, 2 milioi liburu, 500.000 disko eta beste hainbeste film bildu dituen proiektuak. Horrez gain, 200 erakusketa hartu ditu eraikinak eta urtero 100dik gora ekitaldi antolatu dira bertan.


2013ko azaroaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
KMKak 20 urte bete ditu eta horren harira hainbat ekitaldi eginen dira

Urtemuga ospatzeko hainbat ekimen antolatu dira eta herritar orori luzatu zaio gonbitea modu libre eta doakoan ekintzetan parte hartzera. Bestalde, Kulturuneko erakustaretoan ikusgai egonen dira hogei urte hauetan eginiko erakusketen katalogo eta bideoak.

 

 

Azaroak 6

17:30ean Kukai konpainiaren eskutik “Gelajauziak” kale ikuskizuna.

19:30ean Areto Nagusian Antton Valverde eta Anjel Lertxundiren musika eta poesia errezitaldia: “Hiru L-ak (Lizarralde, Lauaxeta eta Lete)”.

Azaroak 7

18:30ean Ados teatro konpainiaren eskutik “Xuxurlariak” kaleko ekintza.

19:30ean Areto Nagusian Patxi Santamaria eta Napoka Iriak musika poesia errezitaldia Felipe Juaristik prestatutako antologiaren gainean.

Azaroak 12

19:30ean Teresa Calo, Rafael Berrio eta Ainara Legardonek Jon Obesok prestatutako antologiaren musika eta poesia errezitaldia.

Azaroak 13

19:30ean Erakustaretoan Itziar Okarizen eskutik Virginia Woolfen "Gela bat norberarena” performancea eta Asier Zabaletaren “Joan zaretenei adio” dantza emanaldia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude