Koldo Biskai: “Biperraren hobetzeko egin lanaren emaitza lurralde hunen esku atxiki dugu"

  • Biper ezti ekoizleen lanak ondoko hilabeteetan Label gorria eskuratuko. Biperraren hobetzen eta garatzen ainitz urte pasatu ondoan, kanpora ezagutarazi nahi dute orain. Biper Eztia elkarteak 16 ekoizle biltzen ditu, Landetako Seignanxekoak eta Euskal Herrikoak, hiru biper gozo ekozten dituztenak: Errobi, Aturri (gehien erabilia) eta Errekaldea. Koldo Biskaik barazki eta landareak ekoizten ditu Ahatsan (Nafarroa Beherea) eta Biper Eztia elkartean labelaren dossierra landu duen taldean ari da.


2014ko abenduaren 12an - 07:57
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Koldo Biskai Nafarroa Behereko Ahatsen, bere biperrak erakusten. (Argazkia: Laborari)

Biper eztiak ezagutarazia izaiteko beharrik badu?

Hemen gaindi ezagutua da. Euskal Herritik harat gutiago. Label gorriak ezagupena eta kalitateari buruzko garantia ekarriko du kontsumitzaileari. Eroslea fidelizatzen balin bada, galdea hor izanen da. Eta prezioak xuxenak balin badira, eskaintza hor izanen da. Prezioa behar den heinean delarik, eskasean den produkzionerik ez da. Ez dugu holako kasurik ezagutzen. Label gorriari esker, beste herrialde zonbaitetan galdea sortzea espero dugu.

Hemen ere emendatzeko manera balitaike?

Egia da hemengo kontserba egileek eta agro-alimentarioko enpresek biper eztiaren hautua egin balezate, “poivron”- aren [piperrautsa] partez, produkzioa garatzen ahal ginukela. Bainan errexago da nunbaitik jin “poivron” merke eta jadanik landua hartzea. Aldiz ez gira batere produkto berdinaz mintzo. Egun batez, tokiko biperraren hautua egiten badute, ekoizpena izanen da, prezio xuxenean pagatuz geroz.

Label gorriaren ondotik, IGParen [Indication Géographique Protégée] eskuratzeko xedean zirezte...

Bai, bainan ondoko urratsa izanen da. Emeki aintzinatzen gira. Label gorriaren dozierra guhaurek segitzen eta animatzen dugu, ekoizleek egin indarreri esker. Bainan segur IGPa landuko dugula ondo-tik, beharrezkoa da produktoa hemengoa egon dadin. Hemengo baratzezainek lan haundia eraman dute biper eztiaren garatzeko, lantzeko, hobetzeko. Lan horren ondorioak lurralde hunen esku atxiki nahi ditugu.

Biper sailaren egituratzeak, label gorriaren sortzeak, ondorio konkretuak baditu...

Gure helburua gure etxaldeen biziaraztea da, gainbalioa guhaun esku geldi dadin. Mementoan hala da. Biper eztiaren saila azkarku denaz geroz, ez da gehiago lehen ziren prezio gora beherarik. Garantia gehiago bada ekoizleendako, aintzin ikusten ahal ditugu gauzak. Produktuaren aldetik ere, biperra hobea dela erran dezakegu, berdinago, kalitate haundiagoarekin (ez da gehiago biper bizirik atxemaiten eztiaren erdian).


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


Eguneraketa berriak daude