"Literatura itzultzea nire ustez idazle batentzat egon daitekeen eskolarik onena da, behartzen zaituelako norberaren idaz-ohituretatik urruntzen eta zure teknikak zabaltzen eta, beraz, aberasten. Euskara bezalako hizkuntza batera itzultzen dugunean, uste dut idazle bihurtzen garela neurri handian, euskararen berezitasun lexiko eta sintaktikoengatik ezin baitiogu orpoz orpo jarraitu jatorrizkoari: beti pentsatu dut sormen-gaitasun handiagoa ipini behar izaten dugula lanean euskal literatura itzultzaileok". (2007/04/06)