Euskal Herriko Kohesio Fondoa abiatu du Udalbiltzak

  • Udalbiltza eraberrituak gaur aurkeztuko du Bilbon lehen egitasmoa: Euskal Herriko Kohesio Fondoa. Egitasmoaren helburu nagusia, Euskal Herriak dituen baliabideak  lurralde osoaren garapen orekatu eta kohesionatuaren bidean jartzea izango dela adierazi dute Udalbiltzako kideek.


2013ko ekainaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nazio eraikuntzarako egitura bat eratu nahi dute, Euskal Herrian diren desorekak gainditzen lagunduko duena. Argazkia: Udalbiltza.info

Nazio eraikuntzarako egitura bat eratu nahi dute, Euskal Herrian diren desorekak gainditzen lagunduko duena. Fondoa bitarteko bat izango dela esan dute, esparru jakin batzuetan proiektuak gauzatzeko.

Bost lehentasun finkatu zituen Udalbiltzak martxoaren 2an egin zuen batzar nagusian, eta lehena lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa sustatzea dela argitu dute. Euskal Herria kohesionatzen eta esparru batzuk biziberritzen eta orekatzen joan nahi dute.  Hori lortzeko, mugaz gaindiko politikak azpimarratuko dituzte fondoaren bitartez.

Honakoak dira Kohesio Fondoaren programaren gakoak:

Buxeta: Diru iturri mota desberdinak izango ditu Fondoak. Oinarri gisa "Zuberoa garatzen" egitasmotik berreskuratutako 315.000 euroekin hasiko da. Diru hau, Udalbiltzaren aurkako operazioa hasi zenean Espainiako Estatuak izoztu egin zuen.

Bitartekoak: Fondoaren bitartez, egoeraren diagnostiko zehatzak eta lan teknikoak garatzeko bitarteko batzuk aurreikusten dituzte.

Gizarte sarea: Gizarteko eragileekin lankidetza bultzatuko dute. Bilera ugari egin dituztela esan dute, eta gaur egingo duten ekitaldian argitaratuko dute, eragileen babes zerrenda.

Ideia: Ideia nagusia hainbat lekutatik biltzen dena berriro banatzea da. Txikitik handira eginez, helburu horretan fondoak izango du protagonismoa.

Osagaiak: Lauburua, haren buruetako bat hartuta, ‘txikitik handira’ ideia adieraziz. Udalbiltzaren ikurra ere sartu dute, eta haren kolore korporatiboak erabili dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udalbiltza
‘Hamarreko bitxia’ ipuin liburu kolektiboa argitaratu du Udalbiltzak

Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


2021-04-27 | ARGIA
Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" proiektua
26 artistek bere herria ez den batean landuko dute bere obra

Udalbiltzak bere lehen kultur-egitasmoa martxan jarri du: Geuretik Sortuak proiektua. Artistek beren sormen lana burutzeko hiru aste bitarteko egonaldia egingo dute, bere bizilekua ez den herri batean. Udalbiltzak azaldu duenez, proiektu honek "euskal kultura Euskal Herriko... [+]


2020-12-27 | Estitxu Eizagirre
Udalbiltzaren 'Hauspotu' programa
Lur gorrietan ekonomia eraldatzaileaz herritarren bizitza eraikitzen

Artikulu honek udalgintza eraldatzailearen adibide praktiko bat azaltzen du: despopulazioa, langabezia edo zerbitzuen irisgarritasunean arazoak dituzten zonaldeetan ekonomia suspertzeko Udalbiltzak eta Olatukoopek elkarrekin martxan jarritako Hauspotu programa, hain zuzen... [+]


Eguneraketa berriak daude