Klima aldaketari oldartzeko mundu mailako elkarretaratze deialdia Donostian eta Iruñean

  • Ehunka taldek deitu dute maiatzaren 30ean mundu osoan mobilizatzera, klima aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatzeko xedez. Modu horretan energia garbiaren aldeko aldarria egin nahi dute, abenduan Parisen egingo den klima aldaketari buruzko goi mailako bilerari begira.


2015eko maiatzaren 29an - 14:30
"Ikatzik ez", irakur daiteke ezkerreko errotuluan. Klima aldaketari aurre egiteko energia berriztagarrien aldeko apustua egin beharra azpimarratuko dute.

“Klimaren alde iratzarri. Eskatu berriztagarriak jada!” lelopean egingo dira elkarretaratzeak. Antolatzaileek gomendioa egin dute  pijama, burukoa eta lotarako bestelako jantzi eta objektuak eramateko, siesta bat irudikatuko baita.

Euskal Herrian, Donostian eta Iruñean egin dira deialdiak. Gipuzkoako hiriburuan Aita Vinuesa plazan da hitzordua; Iruñean, berriz, Sarasate pasealekuan. Biak eguerdiko 12:00etan.

Abenduko lehen hamabostaldian Parisen egingo den klimaren goi bileran, munduko gobernu gehienek Kiotoko Protokoloa ordeztuko duen akordioa sinatu behar dute. Helburu horretaranzko lehen urratsak iazko gailurrean eman zituzten, Liman, eta aditu askoren eta bereziki talde ekologisten esanetan emaitza oso eskasa izan zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude