argia.eus
INPRIMATU
IRITZIA
"Klandestininari" engantxatuta
  • Horts auzoko Can Darabass-eko Torrent eskolan hogeita hamar ordu ia eten gabe eraman nau epika, lirika eta, batik bat, psikodelia esperimentatzera.

Marius Serra @@mariusserra 2017ko urriaren 03a

Can Carabassan azkenerako 8,788 pertsonak bozkatu zuten. Auzoko beste eskola batzuek polizia espainiarraren bisita izan zuten, Campoamorreko FEDACen (horko dominikarretara joten ginen gaztetan ligatzera) , Mare Nostrumen sartu ziren eta Vall d’Hebroneko kolegioetan kamioiak adinakok hostiak partitu zituzten. Orduan deskubritu nuen ezin pentsatuzko konplizitate sare ezkutu bat, oso belaunaldi, ideologia eta lanbide ezberdinetako jendeen artean. Sartu nintzen sekula sartu gabeko etxeetan, entzun nituen elkarrizketa zifratuak enigmista naizenez nire irudipenak sekula deszifratu ezingo zituenak eta ikusi nituen jende arruntak burutako ekintza oso ausartak. Bederatzi hautetsontziak goizeko 7:55etan azaldu ziren auto baten maleterotik eta sartu ziren ezkutatuta besoak jasotzen zituzten 300 pertsonaren artean. 16:15etan bazirudienean Pedro eta otsoa poliziek bertsionatu behar zutela La invasión de los ultracuerpos moduan, nazioarteko ikuskatzaileek beren begiekin ikusi behar izan zuten nola kamuflatzen zituzten bederatzi hatetsontzietatik zortzi eskolako zirrikiturik harrigarrienetan. Gisa guztietako traste elektronikoak ikusi nituen erabiltzen Forocoches y sus locos cachorros-en boikota gainditzeko eta deskubritu nituen egiazko hacker arimak mendizale patxadatsuen gorputzetan. ANCko aurrejubilatuen eta Comité de Defensa del Referendumeko ikasleen artean sortutako konfiantza katean partekatzen dute klandestininaren estimulua.

[La Vanguardian Adictos a la 'clandestinina' izenburuz argitaratua]