argia.eus
INPRIMATU
‘Kirolaz Badakit’ eta ‘Ziztadak’ mahai jolasak kaleratu ditu ARGIAk

2006ko azaroaren 21
'Ziztadak' mahai jolasaren azala

ARGIA JOLASAKek Kirolaz Badakit eta Ziztadak mahai jolasak aurkeztuko ditu bihar (22) 12:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. 7 urtetik gorakoei zuzendutako Kirolaz Badakit mahai jolasa hainbat kiroli buruzko 1.500 galdera-erantzun dituzten 250 txartelek osatzen dute. Bakarrik jolasteko aukera ere eskaintzen du, CD-Rom interaktiboa baitakar. Ziztadak-ek berriz, 5 urtetik gorakoentzako hiru jolas ditu: erlamandoen lasterketa, erlauntzara itzulera eta erlezain burutsua. Erleen bizimoduan eta bitxikeriatan oinarritutako jolasak dira. Erleen inguruko informazioa duen liburuxka ere badu jolas horrek.