Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua'-k irabazi du 111 Akademiaren saria

  • Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobela saritu dute 111 Akademiako kideek. Ostiral honetan jakinarazi dutenez, maiatzaren 11n jasoko du saria Ondarroako idazleak.

ARGIA @argia
2017ko apirilak 21
Kirmen Uribe artxiboko argazki batean (argazkia: Dani Blanco).

111 Akademiak azaldu duenez, hiru txandatan egin da aurtengo saria aukeratzeko bozketa. “Lehenengo txandan, 2016an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 197 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eta Pello Lizarralderen Elur bustia izan ziren bi finalistak, eta Uriberen lana suertatu da garaile”.

Andoaingo Bastero kulturgunean jasoko du saria idazleak maiatzaren 11n, 19:30ean hasiko den ekitaldian.

Kanal hauetan artxibatua: 111 Akademiaren Saria  |  Kirmen Uribe

111 Akademiaren Saria kanaletik interesatuko zaizu...
Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' liburuak irabazi du 111 Akademiaren Saria

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eleberriak jasoko du 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandaren ondoren hartu da erabakia.


Mikel Peruarenaren 'Su zelaiak' liburuak irabazi du 111 Akademiaren Saria

Ohar labur hau esateko Mikel Peruarena Ansaren Su zelaiak nobelak (Susa, 2014) irabazi duela 111 Akademiaren Saria.


2013-04-23 | Martin Vicioso
Saizarbitoriaren ‘Martutene’ eleberriak irabazi du 111 Akademiaren Saria

Ramon Saizarbitoria donostiarraren Martutenek (Erein, 2012) jasoko du 2012ko 111 Akademiaren Saria. Orain arte ‘Beterriko Liburua’ izenez ezagutzen zen aipamen honek urteko euskal libururik onena saritzen du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude