Kirmen Uribe bakean!

  • Gorka Bereziartua Mitxelenaren sinadura darama ARGIAren Fauna Publikoa atalean azaroaren 5ean irakurri dugun testuak. “Hitz egin zure izenean” du izenburu, eta goiburua ere badu, gorrian guztiz markaturik: “Erritmo kontua da: ez dugu independentzia nahi une honetan” (Kirmen Uribe, idazlea. The New York Times). Kirmen Uriberi New York Times-en elkarrizketa egin diotela ere pentsatu dut lehen kolpean. Huts egin dut. Ez da horrelakorik.

Miel Anjel Elustondo
2017ko azaroaren 10a

Erreportaje bat argitaratu du Patrick Kingsley kazetariak New York Times-en, Kataluniaren independentziak Euskal Herrian eragingo ote duen galdezka. Ingelesez nahiz gaztelaniaz da irakurgai, neke gabe aurkituko duzu sarean. “Gernika-España. Euskal erregioaren mendietan barrena, Espainia iparraldean, Luis Iriondok zubi bat ukitu du ibiltzeko darabilen makuluarekin. Iriondo Jaunak 95 urte ditu, eta Espainiako Gerra Zibilean –1937an–, Gernikak jaso zuen eraso izugarri hura ezagutu zutenetan bizirik irauten duen azkenetakoa da. 14 urte zituen Frantzisko Franco jeneralaren aldeko bonbaketari alemanek herria, mendeetan zehar euskal identitatearen sinbolo sakratu izandakoa, lurrarekin berdindu zutenean”. Horrelaxe ekiten dio erran delako kazetariak. New York Times-en irakurleri ari zaio, bistan da. Besterik da gurean langa gaindituko lukeen topiko parrastak.

Erreportaje berean badira beste zenbait ahots Luis Iriondorenarekin batera. Hor dira Kirmen Uribe, Andoni Ortuzar, Arnaldo Otegi, Ander Gutierrez Solana eta Jone Amonarrizena ere. Esan gabe doa, hor da beti lerroartean Patrick Kingsleyren ahotsa bera ere.  

Irakurriko ahal zuen erreportajea osorik Gorka Bereziartua Mitxelenak!

Gorka Bereziartua Mitxelenak Kirmen Uriberen hitz batzuk hartu, ingelesetik, edo gaztelaniatik, euskarara ekarri, eta idazle ondarrutarraren kontra gaizki esaka ekin dio, funtsik gabe. Funtsik gabe. Eta hobeko dut hona aldatu Patrick Kingsleyren erreportajean Kirmen Uriberi dagozkionak oro. Urrian EITBk egindako inkesta baten emaitzak hartu –gurean %22k baino ez luke nahiko Kataluniaren erako independentzia bidea–, eta hizketan ari da kazetaria Kirmen Uriberekin. Eta idazlearen hitzak, %22 horretaz ari. “‘Bi planeta ezberdin bagina bezala da, Katalunia eta Euskal Herria, bi orbita ezberdin ditugunak”, esan zuen Uribe Jaunak Donostian –bere janari eta itsasertzagatik ospetsua den hirian–, egindako elkarrizketa batean. ‘Euskal orbita zabalagoa da, Kataluniakoa estuagoa. Denbora gehiago behar dugu, ez baitugu Euskal Herria berriz zatitu nahi. Denbora kontua da, ez dugu independentzia oraintxe bertan nahi’, erantsi zuen Uribek, ‘ezertan baino, geure arteko zauriak nola sendatu pentsatzen ari gara’”. Horiexek New York Times-en erreportajean Kirmen Uriberi dagozkion hitzak oro.

Aldiz, lau paragrafo ditu Gorka Bereziartua Mitxelenaren testuak. Hitzik ere ez erreportajeaz. Hitzik ere ez Ortuzar, Otegi, Amonarriz, Iriondo, Gutierrez Solana.

Kirmen Uriberen hitzak hartu, eta eraso. Ez ditut hona aldatuko Gorka Bereziartua Mitxelenak ARGIAren azaroaren 5ekoan idatzi zituenak.

Aise nabarmendu du bere burua. Ez da bere burua nabarmentzen lehena. Eta, faborez, utziko duzue idazlea bakean, bakean idatz dezan?

Faborez.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Kirmen Uribe  |  Independentismoa

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


Guk hitano, hik zergatik ez...

Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.


2018-01-15 | Maddi Alvarez
Azkenean, lortu dugu, aita!

Azkenean, 6 urteren buruan bada ere, Donostian zuk egindako lan mardularen nolabaiteko aitortza herritarra da Antiguako Gaskuña Plazan Mikel Herrerok eginiko oroimen horma irudi ederra. Gorka Erastorbe kazetariak esan duen moduan, “ofiziala da iristen ez den aitortza”.


Bila datozenean

Honako esaldi honekin –“naziak komunisten bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen komunista”– hasten den diskurtsoak egin zuen ezagun honako beste hau: “Sindikalisten bila etorri zirenean, ez nuen protesta egin, ni ez bainintzen sindikalista”. Bertolt Brecht olerkari alemaniarrari egokitu izan zaizkio sarri hitzok, baina Martin Niemöller teologo protestanteari zor dizkiogu: “Nire bila etorri zirenean, ez zen inor geratzen... [+]


2018-01-14 | Eneko Gorri
Bizkor eta baikor

Iragan azaroan, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuko hiztunak bateratzeko eta botere-arazteko BAM dinamika abiatu genuen guk ere. Ez genuen ezer berri asmatu: Donostiako Egia auzoan sortu eta Lasarte-Orian ondu den esperientzia gurean eramatea besterik ez dugu egin. Baina irakaspen eta lorpen propioak izan genituen, dudarik gabe. Bilana, dinamika bezala, kolektiboa izan beharko da. Horretan lanean ari gara. Hemen botako ditudanak bitarteko gogoeta... [+]


2018-01-14 | Ana Mendia
Ez utzi ezer trenean ahaztuta

Arratsaldeko hirurak. Irun-Brinkola noranzkoa. Lau tokiko konpartimentuan eserleku huts bakarra, joder. Deseroso zait elkarren artean ezagun direnen alboan esertzea; ez baita erraza ordubetez etengabean ez entzunarena egitea. Bai, badakit ez dela heziera onekoa norberarena ez den berriketaldirik entzutea, baina trenean bidaiatzen dudan bakoitzean ingurukoen bizitzak zeharo interesgarri begitantzen zaizkit eta, eutsiezina den indar batek eraginda, WiFi-a pizten dut.

Saiatu naiz eskuartean... [+]


2018-01-14 | Edu Zelaieta
Heldulekuak

Izenak kontrakoa iradoki arren, heldulekuak ez dira helduen lekuak: haurrek ere behar (eta merezi) dituzte heltzeko lekuak. Atzean utzi berri dituzun Eguberriek hori erakutsi dizute. Zure begi-belarriek harrapatutako elkarrizketan ikusi uste duzu semearen helduleku nagusi bat, amonarekin solasean ari dela: Papa Noel ez da existitzen, Yaya; Olentzero, bai!”. Bi egun geroago, heldulekuari gogor helduta, bere zalantzen eta deskubrimenduen berri eman dizu mutikoak, esnezko enegarren hortza... [+]


2018-01-10 | Imanol Karrera
Parisetik Bilbora Nafarroatik bultza, prest gaude

Abenduaren 9an manifestazio alai eta erreibindikatiboa egin zuten hamaika mila pertsonak Pariseko karriketan “Orain presoak” lelopean. Manifestazio hori, berriz, ez da  mobilizazio bat gehiago izan, dinamika orokor baten zutabe garrantzitsua baizik. Denbora luzez landu duten dinamika horren bitartez Frantziako Gobernuak euskal presoekiko duen jarrera aldatzea lortu nahi da. Horretarako, lehenik eta behin, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen... [+]


Beltxargen aintzira autonomikoa

Ballet-koreografia bateko pausoa balitz bezala begiratu behar zaio Juan Ignacio Vidarteren adierazpen honi. Ondo kalkulatua, perfekziotik gertu.


2018-01-08 | Mikel Casado
Goi tentsioarekin kozinatu nahi gaituzte

Seguruenik, ezaguna da Eduardo Galeanoren sukaldariari buruzko ipuin polit hori: sukaldariak etxaldeko hegaztiak (oiloak, ahateak, indioilarrak etab.)  bilarazi zituen eta galdetu zien zein saltsarekin nahiago zuten janak izatea. “Ez dugu jan gaitzaten nahi, edozein modutan dela ere” erantzun zion oilo batek. Sukaldariak erantzun zion hori ez zela baliozko erantzuna, kozinatuak izango zirelako, beraiek nahi edo ez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude