Kindlek Applen iPada barregarri utzi du

  • Kindlek Applen tableta barregarri utzi du iragarki batean. Diotenez, iPadean eguzki izpiek jotzen dutenean ez da pantailako edukia ikusten, eta horretaz baliatzen da Kindle.

    Iragarkian emakume lirain bat eta gizon bitxi bat igerileku baten inguruan etzanda agertzen dira. Emakumeak Kindlea du esku artean eta gizonak berriz iPada. Azken horrek pantailako edukia ikusteko zailtasunak ditu eta bitartean emakumea oso gustura ari da berea irakurtzen. iPadaren jabeak hainbeste argi izanda nola irakur dezakeen galdetzen dio eta emakumeak Kindle bat dela azaltzen dio, betaurrekoengatik gehiago ordaindu duela esan eta besteak egin duen gastu zentzugabeaz barre eginez.


2010ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Tableta izugarrizko arrakasta izaten ari dira. Apirilean Applek ordenagailuen merkatua aztoratuko zuen gailua aurkeztu zuen, iPada. Teklatu gabeko ordenagailua da eta guztia ukimenezko pantaila baten bitartez egiten da gailuan. Applek tableta merkaturatu zuenetik beste hainbat enpresa antzeko gailuak egiten aritu da; Dell, Archos, Samsung eta Toshiba horren adibide dira. Lehenengo biek jada merkaturatu dituzte gainera. iPada da arrakasta gehien izan duena, 80 egunetan hiru milioi saldu zituzten (2,3 ale segundoko). Steve Jobs Appleko zuzendariak azaldu duenez bost urteren buruan tableta izango da gehien salduko den ordenagailua. Tableten kaleratzea gehien sufrituko duen gailua netbooka izango da. Ordenagailu eramangarri txikiek izugarrizko salmenta izan zuten hasieran, baina orain tableten merkaturatzearen ondorioz asko jaitsi dira. Tablet merkeena gaur egun 300 eurotan dago salgai.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude