Kindle: negozio eredu berria liburugintzan?

  • Johannes Gutenberg hil egin da, eta ez naiz ni izan. Irakurtzeko jostailu berria behar du mende binarioak. IPod bat, literaturarentzat. Horrela definitu du Newsweek astekariko Steven Levy kazetariak Kindle.


2007ko azaroaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Kindle

Zertaz ari garen? Folio erdiko tamaina, 300 gramo (telefono mugikor batek baino pixka bat gehiago) eta E Ink izeneko teknologiaz baliatzen den testu irakurgailuaz. Paperean idatzitakoak bezain erraz irakurtzeko diseinatuta dago eta 30 ordu irauten du bateriak. Preziosoa da gainera: 399 dolarretan (269 euro inguru) jarri du salgai munduko liburu denda digital handienak, Amazon.com-ek. Bost ordu eta erdian agortu dira orain arte salgai jarri diren Kindle guztiak.

 

Zer du baina tresna honek, orain arte kaleratutako testu irakurgailu digitalek ez dutena? Hasteko Internetera konektatu zaitezke haririk gabe, Whispernet izeneko sistemaren bidez. Ordenagailu baten bitartekaritza gabe funtzionatzeko diseinatua dago eta liburuez gain egunkariak ere irakur daitezke –Times, The Wasington Post edo The Wall Street Journal-era harpidetu daiteke erabiltzailea, besteak beste, nahiz eta kazetari honentzat azkeneko egunkaria ez den oso gomendagarria–.

 

Gehiago: liburuez gain lagunek bidalitako testu dokumentuak eta pdf artxiboak ere irakurtzen ditu. Testuaren tamaina handitu daiteke, hitz bat zenbat aldiz errepikatzen den ikusi, hiztegietara edo Wikipediara konektatu… Ez da aparailu hutsa, zerbitzua ere bada Amazon.com-eko Jeff Bezos-en esanetan.

 

Publizitatea liburuetan? Zergatik ez?

Aukerak eta mehatxuak idazle eta editoreentzat. Aukeren artean bat, liburugintzaren negozio eredua irauli ahal izatea. Billy McCoy Adobe enpresako zuzendariak esplikatu du: gaur egun ez du zentzurik liburuetan iragarkiak jartzeak; banaketa digitalarekin ordea, kontua asko aldatu daiteke alor horretan. Bestelakoetan ere, zer esanik ez: obra klasikoen prezioek adibidez, paperean oraino garesti samarrak, beherapenak izan ditzakete banaketa digitalari esker.

 

Idazleek ere harreman estuagoa izaten ahal dute irakurleekin, mekanografia akastak zuzendu, liburu baten amaiera aldatu. Irakurle klubak, kultur etxe batean bildu ordez, Kindle bidez biltzen ahal dira.

 

Negozioarena ordea bi ahoko labana da. Liburuak era ez-jabedunean digitalizatzearen alde lan egiten duen Open Content Alliance erakundeko Brewster Kahle-ek adibidez, Kindlek egiten duen eskubide digitalen erabilera kritikatu du dagoeneko. Begi hobez ikusi du One Laptop per Child elkartearen XO aparailua irakurgailu digital modura erabiltzeko, honek ez dituelako eskubide digitalak murrizten. Eztabaida horrek jarraipena izango du ziur. Bitartean, goian bego Gutenberg.

 

Informazio gehiago:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurgailu elektronikoak
2021-07-20 | El Salto-Hordago
Hego Euskal Herriko herritar bakoitzak 19 kilo hondakin elektroniko sortzen du urtero

El Salto hedabideak aztertu ditu 2020ko The Global E-Waste Monitor txostenaren datuak. Honen arabera, Europar Batasuneko herrialdeek sortzen dute zabor elektroniko gehien. Espainiako estatuan urtero 888 kilotonelada zabor elektroniko sortzen dira, hau da, baztertzen ditugun aire... [+]


Gauzak argitzen ari dira liburu digitalaren merkatuan

Euskal liburu digitala: bi eredu eta hamaika galdera” titularra jarri genion 2011ko artikulu bati. Bidegurutzean zeuden argitaletxeak gure barrioan, Elkar, Alberdania eta Erein batetik, Gurebooken bilduta; eta Susa bestetik, liburu digitalerako bere... [+]


2013-01-17 | Josu Urtubia
Irakurgailu elektronikoen salmentak %28 jaitsi dira munduan

Jende gehiagok formatu digitalean irakurri arren salmentak behera egin du mundu osoan.


Euskal liburu digitala
Bi eredu eta hamaika galdera

Ordaindu ala doan eskaini? Euskaraz liburu digitalak zabaltzeko sortu diren bi plataformek (Gurebook eta Liburu-e) paratu dute galdera mahai gainean. Itaunak ez du erantzun bat besterik eskatzen. Erantzun bat besterik ez... liburuaren sektore osoari eragingo diona.


Eguneraketa berriak daude